2006-01-10

Iturriagako hizkuntza


Fiestas de Nazar de 1997, creo que será esta fecha y no la que su autor Daniel Ibarrola puso en la fotografía.
He aquí, dos toreros oriundos de la tierra. Félix y José. Hermanos gemelos. No será la última foto en que aparezcan. Al fondo se aprecian Marcelino, Manolo, Félix, Tere, Blanca... No dejéis de fijaros en las "paletejas".

Iturriagako hizkuntza

Ezaguna da euskarak gure haranetan orain dela gutxi arte iraun duela. Honen gainean eztabaida ugari eduki ditugu lagun artean, gogoan daukat Angelito zenarekin edukitakoak. Sutsuak bezain bukaezinak. Ordu txikietan bere ardandegian. Mandoa eta txakurra lagun. Bakoitzak gure arrazoiamentuekin, bakoitzak gurean pasu bat beste aldean eman gabe. Aranatz zeukan abizena.
Batzuentzat gezurra irudi arren, aipatutako lagun zena lekukoa, nahiz eta garbi gelditu arren, inoiz ez dute onartuko eskualde honetan orain dela gutxi arte euskara izan dela hizkuntza.
Barindanok agertutako agiriak garbi utzi du Ameskua haranean XIX mendearen bukaera arte euskara zela herritarren hizkuntza. Baina alfer-alferrik, inoiz ez dute sinestuko, inoiz ez dute onartuko alderdi hau euskalduna izan dela, nahiz eta sustraiak, abizenak... kontrakoa bistan utzi.
Dena den ez da harritzeko, hizkuntza bat erraz galtzen baitu.

Adibidez Legariako edozeini esaten badiozu orain dela berrehun urte Legarian, Antzinen, Murietan edo.. euskara zela hitz egiten zuen hizkuntza, eta inork ez du sinestuko. Zorotzat hartuko zaituzte, hizkuntza pertsonekin batera desagertu baitzuen. Ez dago bueltarik.

Tamalez, Berrotza haranean XVI. Mendean edo galdu zen. Garaia eta leku desegokian zegoelako. Mende batzuen zehar gaztelako eta Euskal Herriko muga izateari dagokiolako. Mendez mende euskararen muga iparralderantz joan da. Hasieran Ubagoko mendikateraino, gero Azedoraino, gero Legaria, gero Murieta, mendeak joan eta mendeak etorri eta Lana haranaraino ailegatu zen gaztelania, gero Eraul, Zufia herrietara ere ailegatu zen, jadanik XIX mendean sartuta gaztelania Ameskua haranetan sartu zen. Baita Aranaratzen ere. Urbasa mendietara ere gaztelania ailegatu zen. Ezkerrak frankismoaren erritmo bizia moztu genuen, bestela sakanako euskara ere bukatutzat eman beharko genuke.
Baten batek baino gehiagok galdetuko dio bere buruari, nola gerta leike hain denbora gutxitan hizkuntza desagertzea? Ezbairik gabe, administrazioak egindako presioa kristona izan da, baina hori beste une batean ikutuko dugu. Nola ulertu bestela, seme-alabek ez dezatela hitz egiten gurasoen hizkuntza? Batez ere eskualde hauetan betidanik hain klasikoak izanda?. Zaila da Euskal Herri osoan hauek baino ohituren jarratzailerik amorratuenak aurkitzea. Gezurra dirudi baina egia da.