2006-01-14

Naparren aniztasuna


El alcalde de Nazar, Alfredo Montoya y Pedro Mari Morras, vecino del pueblo, con los representantes del Gobierno de Navarra hace ya unos años negociando la reparación de algunas calles de la villa de Nazar.

Edozein lekutatik begiratuta Nafarroa berezia da. Nafarroa inondik ere ez da probintzia monolítikoa, anitza baizik. Lurraldeen arteko ezagurriak kontuan hartzea baino ez daukagu Nafarroako aniztasuna agerian uzteko. Izugarrizko aldeak baitaude.

Gaur beste bereiztasuna honi buruz nahiko nuke hitz egin. Sentimendu euskaldunari buruz, hain zuzen ere. Ohiko eta betiko sentimenduari buruzkoa, alegia. Berez, euskalduna da euskaraz hit egiten duena. Herri gehienetan hizkuntza herri-sentimentuarekin bat dator. Areago, horrela gertatzen ez denean salbuespena da. Tamalez Nafarroako kasua salbuespen honen barruan sartzen da. Bada, Nafarroan euskara ez dakiten asko euskaldunak dira. Harro gainera. Eta inondik ere euskaldunak dira. Hortaz esan dezakegu euskaldun sentimendua eduki daiteke euskara jakin gabe. Nafarroako biztanle askori gertatzen zaiolako.

Baten batek esan dezake, baina nola izan daiteke hori? Bada oso sinplea, urrutira joan gabe, hori izan baita nire kasua. Nik neuk ez nekien euskara, Nazarren jaio eta bizi izan nintzenez euskaldunen hizkuntzan hitz batere ez nekien, eta euskara ez jakin arren euskaldun sentimendua neukan nire baitan, barru-barruan sustraiturik gainera. Hizkuntza garrantzitsua da, baina zoritxarrez ez da dena.

Nafarroan gertatzen dena Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Iparraldean gertatzen da. Euskal Herriaren historiari erreparatu beharko diogu, euskararen galera ulertzeko. Mende askotan zehar euskara baztertuta eta garai batzuetan debekatuta izan delako. Gauzak horrela, errazago uler dezakegu orain emango ditudan datuak.

Nafarroa osoan boto abertzalearen kopurua % 25 inguruan dabil. EAEn, berriz % 55, Galizian % 25, Katalunian % 45, Valentzian %3. Nafarroako eskualdeetan abertzaleen kopurua ere erabat desberdina da. Eta kopuru hau ez dator bat hautagileen hizkuntzarekin, Erriberan erdaldun askok boto abertzalearen alde egiten dute, eta Nafarroako eskualde euskaldunetan kontrakoa. Hortaz Nafarroa berezia eta aniztasuna da.

Leku euskaldunetan askok ez dute abertzale botoa bozkatzen, halaber lurralde erdaldunetan erdaldun batzuek abertzale bozkatzen dute.

Herrikoia