2007-04-25

Onak



Oro har, gertakaerak ezin dira neurtu urte batzuk, hamarkada batzuk, mende batzuk iragan arte. Epairik onena historia dela ez dago zalantzarik. Historiak bere lekuan utzi baitu hamaika gertakaera, hamaika agintari, hamaika errege, hamaika aita santu... Bizi izan ziren bitartean edo agintzen zuten bitartean dena ziren laudorioak, baina desgratzian eroriz gero kontuak beste era batean hasi ziren ikusten...

Historian zehar hamaika adibide daukagu: inkizizioa, tortura... Eta jakina, existitu arte, bizi zen bitartean gehienentzat normalena zen. Beharrezkotzat eta ontzat ohituta baikaude ematen. Manipulazioak, interesak agintzen duelako...

Urte batzuk iragan ondoren zeinek emango du normaltzat talde handi bat demokraziatik at edukitzea? Inork ez, baina egun zein ausartzen da horren kontrako iritzia emateko?
Bakan batzuek betiko moduan...

Kontu hauen aurreko beharrezko kritika nahi dut errebeindikatu.

Kattagorria