2008-12-17

Umekeriak

Umekeriak
Artzainaren semerik zaharrenak, oinutzik eta fraka motz adabakiez zeramanak, harri bat begi bateko katu beltzari jaurti zion, katua harria eskutik irten baino lehen jaurti baten bidez sasien artean desagertu zen, ez ume multsoari begirada zorrotz eta mendikaria bota baino lehen.
Bost urte baino gutxiago edo bete berriak geneuzkan sei haur lokats gune batean makiletara jokatzen geunden. Denok batera jokatzeari utzi genion Felizianoren idi-gurdia entzun genuenean, lokatsatik erauzi genituen makilak eta amen batean Felizioanoren idi gorrizkoak gure aurretik igaro ondoren, Felipe esfortsu handiz gurdira igotzea lortu zuen, eta esfortsuz asko handiagoz justu ailegatu zen kanporta erraldoietatik bost mahats hartzera, banan-banan mahatsak eskuetara bata zizkigun. Di-da batean, gurditik jaurti egin zen, idi aurrean zihoana Feliziano ezertaz jabetu gabe.


Alez ale lapurtutako mahatsak jateari ekin geniola, Felizianoren emaztea hurbildu zitzaigun demanda egitera. Edozein egunetan atsekaberen bat gertatuko da herri honetan, beltzez jantzitako emakumeak murduskatu zuen. Kasurik egin gabe, eskolara hurbildu ginen, eskolan zeuden lagunak noiz irtengo zain. Egunero gindoazen eskolara ordu erdiko atsedenean neska-mutilekin jokatzeko. Haurrek eskaileretan behara irtetzen hasiz gero zarata kaletik entzuten genuen, Felix beti zen lehenengo irteteko, barruan aizea edukiko ez balu bezala; horren atzetik zetozen denak, baita gure adinekoak ere. Ezkila andereñoak jo bezain laster gurekin zeuden sei urteko neska-mutilak hilaran jarrita lehenengoak ziren eskolara sartzeko.
Lagunak kartzelan utzita, katukume jaio berriak aurkitzera abiatu ginen. Korrika Pedroren
Pedroren etxea handia zen. Aurreko partean bi ate zeukan, etxekoa eta ikuiluarena. Lau lastotegi itxatxita zeukan, bakoitza bere kanpoko atearekin. Barrutik eraikuntza guztiak komunikatuta zeuden. Ez genekien nondik hasi katukumeak bilatzen. Katuak normalki gure artean ibiltzen baziren, erditzeko garaietan lekurik ezkutuenetan gordetzen zituzten katukumeak; guk ez aurkitzeko.

Proba dezagun garia joteko makina gordetzen dugun lastotegian, esan zigun Pedrok. Etxe osoa zeharkatuz beste muturrera heldu ginen, bost urteko umeek aztertzen dezaten bezala. Ordu bete zulo guztiak miatu ondoren bertan behera utzi behar genion aurkikuntzari. Umeak eskolatik irten baino lehen etxean izan behar genuelako. Kalean irtetzean arropa zikin-zikina geneukala konturatu ginen. Ahalik eta hobien garbitzea saiatu arren, batzuei arratsalde osoan etxetik irten barik zigortu ziguten.

Anai-arrebak eskolatik ailegatu orduko, denok jarri ginen abian, beihak uretara eramateko, azpiak garbitzeko, ur fresko ekartzeko, lastoa eta azak prestatzeko, eta ni mahaia atontzeko. Aita etorri zenerako, denok geunden mahaian, baita aitona eta amama ere, amak kezpetik bi minutu lehenago ekarri baitzituen.

Ondo orraztuta hilaran joan ginen etxetik irteten, badaezbada, hirugarrena atera nintzen, anaia zaharrenaren atzetik, ea ama ez zintudan ikusten eta goizeko jarritako zigorraz ahaztuta zebilen. Ama ordurako buruan beste leku batean zeuden.

Enparauak eskolan sartu orduko Felipe, Gerardo, Pedro, Alfredo eta bostak katukumeak bilaketara bueltatu ginen. Zelatan ibili naiz, esan zigun Pedrok, baina katu emea ni baino azkarragoa izan da. Dena den, jakin ezazue arrisku gutxiagorik sumatuz gero katu eme hori gai dela katukumeak basoetara eramateko. Aitak esan dit ez dela izango lehenengo aldiz horrela egin duela. Dena den, goazen ganbarara ea aurkitzen dituztegun!

Plazerra zen Pedroren ganbaran ibiltzea, atsegina zen edozein ganbaratan ibiltzea. Hor zeuden etxeko lanabes txikiak, arropa, oheak, labea, txorizo eta odolosteetako habiak, solomoetako treskak, sakuak, garia, artua, garagarra… imajinatu dezagun edozein tramankulu han zegoen. Nire etxekoarekin konparatuz halako hamar zegoen… Konturatu ginenerako Pedroren anai-arrebak eskolatik etorritakoak ziren. Biztu bizian bakoitza gure etxera abiatu ginen…

Sukalde zaharreko txoko batean, arasa ondoan katukume jaio berrien miaukak entzutea iruditu zait, esan zion amak anaia zaharrenari. Ederki lastoa ekarri bezain laster arduratuko naiz. Ordu laurden barru, azaldu zen anaia gari saku huts batekin, hartu zituen katukumeak eta saku barruan sartu ondoren irten zen etxetik. Hurbiletik jarraitu nuen, hilerri parean gelditu zen, hilerriari buelta eman zion, kanpoko atzeko horman ezkutatu zuen, bost minutu han ibili zen, saku hutsekin bide berberatik etxera
Goizeko zortzi eta erdietan amak esnatu gintuen. Ezerk balio ez duena beti prest eta gainontzekoak lotan. Hara, bueltatu oraintxe bertan ohera. Zer egingo duzu goiz osoan hotz honekin! Harrian aurpegia uraz garbitu, ilea ondo bustita, katilu ahuntz esne bana gosaldu ondoren, amak ilea ondo orraztuta eskolara joan ziren nire anai-arrebak.
Ama noiz joango naiz eskolara?
Datorren urtean, 6 urte beteko duzunean.
Gogorik daukazu hala?
Ez, ez.
Zapatilak eskuetan atetik agur esan nion amari. Baina noroa zoaz hain goiz? Galdetu zion amak Tereri, kaleko atean zegoenerako. Pedro Deituko dut. Etorri ona! Oraindik ez da esnatuta izango! Alferrik, Tere ez zuen entzun amaraen erretolika, honez gero izkina eta aldapa behera hartuta baizeukan.
Bost minutu beranduago aldapa gora geunden bostan uztaiarekin, kale osoa hartuta, norgeihagotan. Edozein oztopo aurkituta - harriren bat, makilaren bat, zaldien edo gehien arrastoak- nahikoa zen oreka galtzeko, eta uztaia gakotik bereiztuta edukitzeko.


Garai hartan txabola berrian baino ez geneukan burua, txabola apaintzeko trasteak jasotzen eman genuen bolada horretan. Beste egun batzuetan bezala, egun horretan ere ahizpa zaharra ez zen joan eskolara. Etxea eta etxeko animaliak gobernatzen gelditu zen. Ahizpak hitzez hitz bete zuen amak esandakoa. Aitona hartu zuen sukaldetik eta makila lagun kaleko aterpera eraman zuen. Amonaz arduratu zen, amona egun horretan beste egun batzuetan baino urduriago zebilen, leku batetik bestera, esaldi bera behin eta berriro errepikatuz. Noizean behin ganbarako ate zaratatsua irekitzen zuen, baina iluntasunaren aurrean berriro sukaldera itzultzen zen.
Arratsalde horretan enteratu ginen Tere eta bere familia betiko hirira bizitzera joango zirela. Aurpegian eta gorputzan tristura sartu zitzaigun. Nik ez dut nahi joan esan zigun Terek, baina amak esan digu herri honetan etorkizunik ez dagoela, hiritan ondo ibiliko garela. Baina zer falta zaigu ba! Denetik daukagu... Bostak bertan behera utzi genituen, bendak, artaziak, alkohola, eta gainontzeko materiala eta Tereren inguruan eseri ginen kontsolatzeko asmoz.
Tere eta bere familliaren herriko ihesa golpe handia izan zen. Egun batetik bestera eskolatik 6 haur batera joan ziren. Tere ez bazen ere herritik zihoan lehendabiziko sendia, bere galera hutsune handia izan zen. Egun hortatik aurrera herria ez zen berdina izan. Tereren familiak hartutako bidea gogoan geneukanez, batez ere haurrak horren beldur geunden.

Ama, gu ere egun batean herritik joango gara?

Hori nahi duzu, hala?

Ez, ez.

Lasai, lasai umea, aiton-amonak bizi arte hemendik ez gara mugituko. Egun hori arte aiton-amona maite banituen, eta zaintzen banituen, egun hortatik aurrera haien ondoezak eta kezkak nireak izan ziren. Gaueko otoitzetan egunero eskatu nuen aiton-amonen osasunerako. Herrian gelditzeko itxaropena haiengandik baitzegoen. Amonaren osasuna ona zirudien, burutik sano ez izan arren.

Tereren agurra triste izan zen, tratulari ugari etorri ziren, eta txerriak, txerrikumeak eraman zituzten; Felizianori bi behi saldu zizkioten; astoa eta lurra lantzeko tresna gehienak Pedroren aitak erosi zituen; oiloak eta untziak osabari oparitu zituen; bi ahuntz artzainari saldu zizkion. Oheak eta altzairu batzuk Logroñoko ijitu bati ia-ia oparitu zizkion.

Tere negarrez eta sotinka hartu zuen autobusa, gainontzeko anai-arrebak ez zirudien hain goibel. Bi maleta, eta lau kartoizko kutxa baino ez zituzten eraman. Herrian erabiltzen dituztegun tresnak eta tramankuluak hirietan ezertarako ez dituztela balio, antza. Tereri, oroigarri gisa harritxo txiki bat oparitu genion.

Lur txakurra lauron artean zaintzeko konpromisoa hartu genuen. Leku guztietara gurekin zetorren, gauan berriz, betiko lekuan egiten zuen lo, Tereren etxe aurreko aterpe batean.

Gerardo Luzuriaga