Santiago Yanizek Euskal Herriko bostehun irudi bildu ditu bost liburutan
Santiago Yaniz (Bilbo, 1957) argazkilariak ibilbide oparoa du paisaiak eta lekuak erretratazeko arteari dagokionez. Hogei urte baino gehiago dira Yanizek kazetaritza eta argazkilaritzari ekin zizkiola, eta, horren harira, Sua argitaletxeak egitasmoa proposatu zion. «Nire artxibategian bilatzeko eta Euskal Herriko irudi ederrenak bost liburutan argitaratzeko gonbita egin zidan Sua etxeak», azaldu du Santiago Yanizek.
Guztira bostehun irudi aukeratu ditu Yanizek bilduma horretarako, ehun liburu bakoitzeko, alegia. Hala nola, bildumak Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko paisaia politenak jasotzen dituela. «Ehun zenbaki biribilean pentsatu zuen Suak, baita horrela gauzatu ere adierazi du argazkilari ezagunak. Nire artxibategian milaka irudiren artean begiratu behar izan nuen eta horietatik zenbait aukeratzeaz gain beste batzuk ere egin behar izan nituen. Iparraldeari zegozkion gutxi baitzeuden, adibidez. Horietatik, azken orduan, ederrenak argitaratu dira, tokian tokiko arima edo bihotza adierazten dutenak, alegia».
Kontuan harturik Yanizek argazkilaritzan duen ibilbide profesionala oso luzea dela, irudien aukeraketaz hitz egitean zera esan du: «Jakin badakit aukeraketan niretzat inportanteenak zirenek pisu garratzitsua zutela. Bat aipatzearren, Berrotzako paisaia (Nafarroa) agertzea nahi nuen. Nire gurasoak hangoak baitira eta nik lur harekiko sentitzen dudan maitasunagatik liburuan ager zedila ezinbestekoa ikusten nuen».
Hiru hilabete buru-belarri aritu behar izan da Yaniz bere lanak argia ikusi arte. Emaitza: 128 orri kopuru bana duten bost liburu.
Yaniz berak zera aurreratu du: «Bilduma ez da hemen amaitu...egitasmo berri batekin ari naiz...baina ezin gehiago azaldu».
Teniendo en cuenta que el largo camino profesional de Yaniz en la fotografia, estas son las palabras que ha dicho a la hora de elegir una fotografía: Si tengo que mencionar una entre todas, quisiera que apareciese el Paisaje de la Berrueza (Nafarroa). Ya que mis padres son de allí, y creo que es imprescindibel que aparezcan ese paisaje en el libro por el sentimiento que tengo hacía esa tierra.
Herrikoia
2 Comments:
He seguido desde hace años la pista de Santiago, desde que vi sus apellidos (Yaniz Aramendia), -aunque nacido en Bilbao-, estaba seguro que por lo menos su padre era de nuestra zona. Ahora según estas líneas veo confirmada mi sospecha, y no solo por parte del padre, si no que también por parte de madre.
Bueno no es este el lugar de elogiar el largo trabajo de Santiago, pero no estaría de más que me enviase alguna que otra foto para poder colgarla en este blog y también en el Berrotza.
Zorionak Santiago eta laster arte.
Gerardo
Very pretty design! Keep up the good work. Thanks.
»
Publicar un comentario
<< Home