2006-02-03

Joar y la plana dos cumbres de la sierra de Codés


En el suplemento Mendia del periódico Berria del día 3-2-2006 aparece un artículo precioso sobre la Plana, Joar y el santuario de Codés. Para no aburrir excesivamente a los lectores copiaré el citado artículo de Asier Agirresarobe y Muskilda Tellabide, pero lo haré en comentarios a este texto.

En la fotografía se ven dos preciosos encinos de Nazar. También de esta vertiente se puede acceder a los citadas cumbres. Y además bastante más cómodamente que desde el Santuario de Codés.
Aipatutako artikulua http://berrotza.blogspirit.com aurkitu dezakezue.

3 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Santutegi atzean goratzen diren Kodes mendilerroko gailurrak

Nafarroa eta Arabako mugalerro izanik, Berrotza zein Aguilar eta Kanpezu haranak banatzen ditu Kodes mendilerroak. Joar eta laplana dira bertako gain nagusiak, hego izurian dagoen Kodes santutegitik igoko titugunak, hain zuzen.

Asier Agirresarobek eta Muskilda Tellabidek Berria egunkariko Mendia gehigarrian (2006-02-03) idatzitakoa kopiatzen dut.

Nafarroa eta Araba arteko muga izatez gain, kareharrizko gandor harritsu hauek hesi bioklimatikoa osatzen dute Ebroko arroa bidean azken oztopo nagusia baitira iparretik datozen haize hezeentzat. Ondorioz, isurialdearen arabera, ipar zein hego, ekosistema ezberdin eta askotarikoak aurki daitezke Kodezen; ipar mazeletan, pagadiak gailurreraino hurbiltzen dira, eta hegoaldean mediterraneo klimaren ezaugarri garbiak ditu landaretzak.

Torralba del Riotik gora, labore soro arten iristen da gure abiapuntu den Kodesko Ama Birjinaren santutegira (800 m) Eliza XVI. eta XVII. mendeetan izan zen eraikia, XVIII. Mendean ostatu eta atzealdeko pilotaleku estaliak osatzen dute eraikin itzel hau.

9:05 a. m.  
Anonymous Anónimo said...

Santutegiaren aurrez aurre ezkerrera jo dugu, asfaltozko bidea amaitu arte. Han, eskuinera hartu eta pagadi baterantz abiatu gara. Ganado gordetzeko txabola ikus daiteke inguruan. Bidean gora segitu dugu, aurrean dugun kareharrizko hormatzarra nonbaitetik gainditu nahian. Malda gogorrean, emeki-emeki ezkerrera biratu du bideak, ondoren berriro leuntzeko. Erkametz (quejigo) dotore batzuen paretik igaro eta berriro malda gogorrei ekin diegu.

Harri pila batek bidea utzi eta ezkerrera abiatzen den zidorretik jarraitzeko adierazi digu. Hormatzarren oinean pilatutako higakinetan gura igo gara, igoa ahala landaretza urriagoarekin. Goialdeko harratearen bila, haiztz eskerga artean eraman gaitu zidorrak eta hainbat bihurgune eman ondoren , gaurkoan igo asmo ditugun bi tontorren artean zabaltzen den zokogunera heldu gara (1.195 m) La llana deritzo aurren dugun inguruari.

Ordozki zabalera iritsi urretik eskuinera jo dugu, arrasto urdin batzuk jarraituz, La Plana tontorra igo nahian. Txilar (Brezo, erratzak egiteko landarea, haran honetan biércol) eta ipuru (enebro, haran honetan ginebro) artean gor egin du lehenik zidorrak, ezkerrean utzi du pagadai ondoren eta gandor harritsura irten gara azkenik. Tentu handiz gandorrean aurrera egin eta aise hartu dugu Laplanako gaina (1.333 m). Buzoi bitxi batek egin digu ongietorrria.

4:19 a. m.  
Anonymous Anónimo said...

Atzera lehenengo harratera itzulita (1.195 m), aurkako norabidean gora abiatu gara, honakoan, gailur nagusia den Joar igotzeko asmoz. Txillar (biércol) artean aurkitu du bidea zidorrak haziern, pagadi ederrean barneratzeko ondoren. Arrastoak, berriz, gorrixkak dira urdinak beharrean. Pago arteko iluntasunetik argtasuna nabaritu eta laster inten gara gainera, ez tontorrera, errepikagailu zatar eta zaratatsuaren aurrera baizik. Atzealdean daude Joarreko gurutze eta buzoia (1.414 m). Aitzitik, bertatik gure begiek dakusaten panorama bikainak berehala ahaztuarazi digute errepikagailuarena. Ebro arroaren zati handi bat, nola euskal geografiaren puska on bat dugu gure begi aurrean. Atseden hartu eta gozatu ostean, jaitsierako bidea hartu dugu, igotako bide beretik.

Bi ahizpak eta Joan Otsoa

Kodes mendilerroko ezaugarririk aipagarriena, Joar tontorraren magalean zutitzen diren haitz ikusgarriak dira. Guztien artean ikaragarrizko lauza erraldoi bertikal bi nabarmentzen dira: BI AHIZPAK, zaharra bata, gaztea bestea. Kondairak dionez, eremu haietan bi neskato umezutz bizi ziren amaorde gaizto baten morrontzapean. Ardura eza aprobetxatuz, basora alde egin eta bertan ezkutatu ziren, beren zorigaitzaz penaturik. Amaordeak (Madrastra) itzultzen ez zirela ikustean, honako madarikazio hau bota zuen: Nahiago nuke harri bihurtuko balira! Inork ez zituen gehiago ikusi, baina hurrengo goizean zuhaitzen gainetik bi haitz eskerga agertu ziren. Hari hurbildu ahal izateko AZUELOko herria da abiapuntu egokiena, baina Kodes santutegitik ere hurreratu gaitezke ongi asko.

Kodes menilerroko harritzar horietan, Malpikan, Lapoblacionen eta abarretan, Juan Otsoa zeritzan gerrilariak zuen gordelekua. XVI. mendean garai latzak izan ziren nafar erresumarentzat, Gaztelak indarrez konkistatua baitzuen, eta beaumondarren eta agramondarren arteko liskarrak etengabeak baitziren. Egoeraz baliztuz, lapurreta ugari burutzen zituzten eskualdean Joan Otsoa eta bere lagunek, beldurrak airean edukiz bertako biztanleak. Behin ekintzak burututa, gandor harrtsuotan ezkutatzen eta babesten ziren. Torralbako bizilagunak bide lapurrarekin nazka-nazka eginda, bat egin eta lapurretara zihoan batean harrapatu egin zuten, epaitu eta herriko plazan urkatu.

8:25 a. m.  

Publicar un comentario

<< Home