2006-03-07

Hitz berezi batzuk (eta III)


Kodes. Tantos recuerdos, tantos momentos alegres. !Qué días aquellos¡ niños de todos los pueblos reunidos junto al santuario. Días joviales con toda la familia. De aquí nos traían los hermanos mayores las primeras pistolas de agua, los primeros chochos... Lo dicho, recuerdos difíciles de olvidar.


Nafarroa – Euskal Herria – Euskadi - Dena delakoa.

Atal hau luzatzea merezi arren, ez naiz gehiegi luzatuko. Alde batetik, kontu hau azkenaldi honetan ondo bideratuta baitago, eta han eta hemen honen inguruko gogoetak eta eztabaidak abian baitaude. Izan ere, Euskadi terminoa orain arte oker erabili dugula agerian gelditu da.

Euskadi hitzaren erabileraren okerren kontra hasiera-hasieratik, aspalditik agertu ziren. Hiru probintzietako Estatutua eraiki zenetik eta Euskadi izena zabaldu zenetik.

Sabino Aranaren garaian “Euzkadi” hitza “Vasconia”rekin parekatu bazen ere, Autonomia Estatutua indarrean jartzearekin batera Euskadi hitzaren erabilera nahasia baino ez da izan. Batzuetan 7 probintzia adierazteko erabili delako, eta beste batzuetan, gehienetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa batera adierazteko baino ez da izan, eta erabileraren erabileraz Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia izendatzeko baino ez da gelditu.

Gauzak horrela, ezbairik gabe beste izen bat aurkitu beharrean gaude lurraldetasuna osoa izendatzeko.

Euskal Herria izena, aitzitik, kultura aldetik eta baita politika aldetik ere ezin hobeto datorkigu. Zazpi probintzien lurraldea primeran definitzen duelako. Bestetik, ezaguna da, Euskal Herria, euskara erabiltzen duen herria adieraztetik lurralde osora adieraztera iragan dela. Honen alde ere, lagungarria izan da Euskaltzaindiaren erabakia. Duela ez luze Euskaltzaindiak 7 probintziak batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena erabaki baitzuen. Hirugarrenik, ezaguna da, Nafarroa estatua izan den arrazoiaz baliatuz, eta inoiz izan bada euskaldun guztion egitura politikoa hori Nafarroa izan den argudioz aprobetxatuz, Nabarraldek egindako Nafarroa izenaren aldeko erronka. Laugarrenik eta azkenik, aipagarria da Gogoeta XXI kultur elkartea arestian honen gainean hasitako ikerketak.

Ezbairik gabe, oraingoz ikusitako terminoen artean ondo jotzen ez duen termino bakarra Euskadi da. De fakto hiru probintziak batera adierazteko gelditu delako. Beste aldetik egoera politikoak erabilera egokia zail bihurtzen du, izan ere, Nafarroako eta Euskadiko Autonomia Gobernuen sortu zirelarik, irizpide juridiko, administratiboa eta politikoak nagusitu ziren, baina kultura, ohitura eta hizkuntza komunak izatea saihestu egin zen.
Gerardo Luzuriaga Sanchez

1 Comments:

Anonymous Anónimo said...

Ya puestos, pongo aquí el II capítulo de este culebrón.

Euskal edo eusko hitza hiztegietan begiratuz gero, hau edo antzerako zerbait aurkituko dugu: “Euskara izenak hitz elkarketan har dezakeen era”. Euskal idazleak, euskal liburuak, euskal liburutegiak, euskal gaiak... hots, euskararekin harreman daukaten hitzak dira.

Hortaz, euskal eta eusko terminoak Euskadin zein Nafarroan zein Iparraldean erabil daitezke; bada euskara Nafarroakoa, Euskadikoa eta Iparraldekoa baita.

Azkenaldi honetan, aitzitik, hizkuntza administratiboan eta batik bat, erakundeen izen ofizialetan euskal/eusko hitza gehienetan Euskadirako soilik gelditu da. Ez naiz luzatuko gehiegi honekin, adibide ugari baitira: Euskal Autonomia Erkidegoa, Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra, Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua, Euskal Estatistika Ereakundea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Kulturaren Euskal Behatokia, Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Taldea, Popularra, Nekazaritza Ekologikoaren Euskal Kontseilua, Kultura Euskal Kontseilua, Kirolaren Euskal Kontseilua, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusia... Ezbairik gabe, Nafarroako zein Iparraldeko zein Euskadiko erakunde publikoak izan zitekeen. Baina ez dago zalantzarik Euskadiko erakunde publikoak direla. Areago, hizkuntza administratiboan euskal/eusko terminoa ikusi bezain laster hitz horrek Euskadi esparrura esfortzurik egin gabe eramaten baikaitu.

Zalantzatan ez gaude, hastapenetan euskal/eusko hitzaren erabilera Euskadirako soilik izanda ere, batzuek asmo onez egin zutela, denboraren poderioz Nafarroa, Iparralde eta Euskadi lurralde bat baino ez zela izango pentsatzen omen zutelako. Inozoak. Inondik ere, garai horretan ere, bazeuden hitz berezi hauek amu gisa erabili zituztenak. Ez da beharrezkoa gogoratzea zer garai gogorrak ziren eta zaila izango litzateke Euskadiko Unibertsitatea izendatzea adibidez, aurretik jakinda soilik Arabakoa, Gipuzkoakoa eta Biakaikoa izango zela; askoz lasaiago eta errazago baitzen Euskal Herriko Unibertsitatea izendatzea, nahiz eta Euskadirako soilik izango zela jakin.

Baina akatsak ahaztu, baikor izan gaitezen, eta iragana alde batera utzita, joan gaitezen egungo egoerari heltzeko. Orain, pil-pilean Euskadiko Liburutegi Nazionala, Euskal Liburutegi Nazionala, Euskal Herriko Liburutegi Nazionala, edo delakoa dago. Gutxienekoa izena da. Ea asmatzen dugun/duten mamian, izenean, funtzioetan eta batez ere lurraldetasunean. Ea Euskal Herri osorako erakunde kulturala sortzeko gai garen. Eta ea egun iraganeko okerrak zuzen bihurtzen dugun. Triste baita, Sustapen Olinpikorako Euskal Batzordea irakurtzea eta ez jartzea zalantzan zein lurraldetako batzordea izango den. Euskal izanda, berdin izango litzatekeelako Nafarroakoa, Euskadikoa edo Iparraldekoa. Eta inork eta inoiz ez pentsatzea Euskal Herri osoko Olinpikorako Batzordea izango dela.

Antzerako zerbait gertatuko litzaiguke hamaika erakunderekin: Kirol Medikuntzaren Euskal Zentroa, Gazteriaren Euskal Behatokia, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea...

Euskal hitza “baskongadarako” erabiltzea zilegi bada ere, bada aipatutako erakunde guztiak euskal/eusko hitza barruan edukita Euskadiri ere badagokio, azkenaldi honetan erabiltzen den bezala euskal/eusko hitza Nafarroaren eta Iparraldearen kontra jartzea da. Eta erabileraren erabileraz Euskal Herrian horrela bada, zer esanik ez Euskal Herritik at.

Gutxitan ikusten da, berriz, Nafarroako edo iparraldeko erakundeetarako euskal hitza erabiltzea, nahiz eta euskal/eusko terminoa berdin erabil daiteke edozein euskal lurraldetan. Halaber, eskertzekoak bezain salbuespenak dira hiru lurraldeetarako erabiltzen denean, hala nola Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartea (EIZIE), Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Eusko-folklore...
Ebaristo Etxeberria Lakalle

12:41 p. m.  

Publicar un comentario

<< Home